Ozeanoaren Hiriak 2011ko Annual Design Review saria irabazten du

Ozeanoaren Hiriak 2011ko Annual Design Review saria irabazten du

 

Abenduaren 19an, New Yorken, Steven Holl arkitektoak 2011ko Annual Design Review saria irabazi du, Solange Fabião haren lankidearen laguntzarekin eraikuntza ospetsua asmatzeagatik.

 

Annual Design Review, estatu batuar sari handiena da design arloan.

 

Joe Valerio, epaimahaiko kideak, hitz zuzenak erabili ditu :

“Hemen ederra izan dena, surfetik abiatzen den ideia da. Forma arkitektoniko bat asmatzen duzue eta biribilkatzen duzue uhain dinamika bat sortzeko gisan, eta dena lerratzen da.”

Epaimahaiak argien jokoak nabarmendu ditu Ozeanoaren Hiriaren barnean… egunean zehar, iduri du argia aldatzen dela, esparru desberdinek horrela uhain baten ideia, airean zintzilik dagoen ur bolumen bat islatzen dute. Ozeanoaren Hiriaren inguruko baratzeek eraikuntza inguruko paisaiarekin nahasten dute, konexio bat sortzen dute ozeanoaren zerumugarekin.

 

Zeruaren azpian, ozeanoaren azpian” kontzeptuak epaimahaiaren arreta guzia atxiki du eta Miarritzeko hegoaldean kokatua den eraikin berria Aisialdiak saileko irabazle bilakarazi. Oroitarazten dizuegu aurten, Ozeanoaren Hiriak Emirates Glass LEAF saria ere irabazi duela. 2011ko Annual Design Review saridunak, Architect Magazine-ko abenduko alean argitaratuak izanen dira.