Bisita ez da denboran mugatua.
Zuen denbora har ezazue unibertso batetik bestera ibiltzeko, irakaslearen hitzaldiak entzuteko, balearen barnean jartzeko edo filmak entzunaretoan begiratzeko.
Bisita batek 2 eta 3 oren artean iraun dezake.
Ozeanoaren Hiriaren ordutegiak aldakorrak dira hilabeteen arabera.
Ozeanoaren Hiria igandetan eta besta egunetan irekia da.
Informazio gehiagorako, “Ordutegiak“ saila kontsulta ezazue.
Ozeanoaren Hiriko txarteldegian horrela ordaintzen ahal da :
- eskudiruz
- kreditu kartaz (Visa, Mastercard)
- opor txekez
Ez. Bisita aldi bakar batez egin behar da. Ezin duzue atera eta berantago itzuli txartel berdinarekin.
Bai, ibilaldi osoa barnean egiten da.
Hala ere Ozeanoaren Hiriko zabaldegia leku biziki ederra da, bai ibiltzeko, bai atseden bat hartzeko bai eta pinikatzeko ere.
Bai. Zuen bisitan gaindi, argibideak frantsesez, ingelesez bai eta espainolez aurkituko dituzue.
Bai, Ozeanoaren Hiriaren baitan haizu da argazkiak hartzea.
Saltegi bat badugu eta bertan opariak aurki ditzakezue bai zuen ahaide eta bai zuentzat ere.
Ozeanoaren Hiriko saltegian horrela ordaintzen ahal da :
- eskudiruz
- kreditu kartaz (Visa, Mastercard)
Ez, Ozeanoaren Hiria ez zaie irekitzen konpainiako abereei.
Onar ditzakegun animalia bakarrak gidari txakurrak eta zerbitzu-txakurrak dira.
Inklusiorako mugikortasun txartela edo ezintasun txartela eskatuko zaizu. Halaber, beharrezkoa izango da txakurra laguntza-txakur-eskola batekoa dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea.
Era berean, establezimendura sartzeko aukera izango dute heziketa-txakur gidari bat aurkezten duten hezitzaileek edo harrera-familiek.
Bai. Igogailuak ba dira eraikinean haur-karrozen joan etorriak errazteko.
Bai, mugikortasun urriko pertsonei egokitu ibilbide bat plantan ezarria izan da. Gaineko mailetara hel daitezke igogailuei esker, eta horrela museo osoa bisita dezakete.