Zinez ez da huts egin behar batiskafoan ematen den 3D animazioaren bertsio berria. Alde batetik iraupena bikoiztua izan da eta bestalde ere, teknika berri bat erabilia izan da filma horretan : jauzian jalgi 3D-a ! Emaitza espantagarria !
Itsas azpiko apaindura, aulki erosoak, begilagun polarizatuak…
Prest zizte ? Capbretoneko Goufera 6’30ko jaitsiera burutzeko ongi jarriak zarete ! Hasten da !
Gauza harrigarriak ikusiko dituzue 1000 m sakonera jaitsiz, begiak irek, arrunt egiazkoa dirudien hegats mehedun bare bat hurbiltzen zaizue… murgiltzen segitzen duzue eta olagarro belarridun bat gurutzatuko duzue. Ez dakizue zer den, ikusi behar da sinesteko !
Txipiroi erraldoi eta zeroi baten arteko borroka bat gure bidai onirikoa inarrostera dator. Gure begien aitzinean gertatzen den titanen arteko buruz buruko bat ! Eta ez da bukatua, baina ezin dizuet dena kontatu.
Hortik ateratzen zarete burua irudiez beterik eta irriñoa ezpainetan ! Trabarik gabe gozateko !