Steven Holl New Yorkeko arkitektoak eta Solange Fabião haren brasildar lankideak buruturik, Ozeanoaren Hiriak euskal itsasbazterreko uhainen forma bera hartzen du. Nazio arteko bikote honek asmatu honen arkitektura berezia “Zeruaren azpian, ozeanoaren azpian” espazio kontzeptuan oinarritzen da, gainazal ganbil eta ahurren geometria batekin.
Eraikin nagusian, esparru jostagarri-zientifiko bat, erakusketak, entzunareto bat bai eta bulegoak aurkitzen dira.
Kanpotik sartzeko aukera ematen duten jatetxe bat, kafetegi bat eta kiosko batek itsasora ematen dituzten panorama liluragarriak eskaintzen dituzte.
Ozeanoaren Hiriak ingurumen hurbiltze bati erantzuten dio paisaiari hain perfektuki integratua izanki.
Ilbarritzeko behereko aldean kokatua den eraikina, gardentasunaren printzipioan oinarritua da. Estalia ez den plaza baten inguruan altxaturik, itsasoarekin zerumuga gisa, itsas zabalean gaindi ibiltzeko dei bat bezala.
Eraikuntzaren ingurumen ezaugarria agertzen da ere eraikinaren auto erregulazio termikoa, ur eurien berreskuratze sistema baten bitartez, lauzazko zola estaltze bat eta landaredia natural lerro bati esker.
Arkitektoak : Steven Holl, Solange Fabião.
Arkitekto partalierrak : X Leibar, JM Seigneurin.