Virtual Surf : 2016-ko berrikuntzak

Virtual Surf : 2016-ko berrikuntzak

Surf toki berri bat : Ozeanoaren Hiria

Uda huntan, Birtualki Surfeatzen segitzen dugu Frantziako kostalde kalifornian surf simulazio bertsio hobeto batekin. YouRiding motorean eta Oculus Rift, Microsoft eta Kinect teknologietan oinarriturik, bertsio berriari esker esperientzia errealistagoa da mugimendu eta olatu berriekin.

 

Mike Jégat, YouRiding-eko kudeatzailea :

“Surflari profesionalen eta Ozeanoaren Hiriko 30 000 bisitarien iritziari esker dugu bertsio berri hori sortu.”

Olatu berriak

2015an jadanik pozik Belharra, Mundaka, Lacanau, la Gravière eta côte des basques olatuekin, aurten surflariak herrialdez aldatuko dute : Snapper Rocks, australiako gold coast-eko olatua eta Teahupoo, polinesiako olatu indartsua.

 

Bi olatu horiek, haien teknikei esker ezagutuak dira, urtero munduko tour-eko (World Surf League-k antolatzen dituen txapelketak : Quiksilver Pro Gold Coast eta Billabong Pro Tahiti) surflariak errezibitzen dituzte. Berriki hasi diren surflariek surf begirada berri bat ukanen dute munduko tubo ederrenetariko baten sentsazioak deskubrituz.

Jokalariaren murgiltzea

Hobekuntza handienetariko bat ingurune grafikoa da.
Elementu naturalek, hala nola eguzkiaren distira uretan, paisaien zehaztasuna edo haizerik gabeko ur laua, esperientzia sakonagoa ekartzen dute eta jokalariaren saioa gainditua da.
Berrikuntza honek olatuen sinkronizazioa eguzkiaren posizioarekin zuzenean ekartzen du. Horri esker, Ozeanoaren Hirian, Teahupoo surfeatzerakoan arratsaldeko 5ak aldera, eguzkia ateratzen ikusten ahal dugu.