Murgil zaitezte ulertzeko !
Nondik dator ozeanoetako ura ? Nola sortzen dira uhainak ? Zinez izan ote da Atlantida ? Hemen izango ginateke ozeanorik gabe ? Arriskuan ote da gaur egun ?
Ozeanoren Hirian egin ezagutzen eragile izan zaitezte !
Entzun, hunki senti eta murgil zaitezte ozeanoan barna.
Esperientzia interaktibo, erabilgailu ludiko, 3D animazioak bisita hau eraldatzen dute eta odisea liluragarria bilakatzen da, planeta urdinaren ezagutzarena.
Hainbat unibertso ozeanoa hobeki ulertzeko !
Jaits zaitezte, batiskafoaren barnean, ur sakonetan barna, hondoratu itsas ontzi bat urean berriz ezartzean part har ezazue, Archie txipiroi erraldoia zirika ezazue, belarria luza ezazue Christophe Colomb edo Gilgamesh-en sekretuen entzuteko.
Pasioz betea bezain argitsua den irakasle batek ozeanoaren sekretuak salatuko dizkizue hitzaldi gartsu baten karietara.